Goizeko zaintza
TXIMELETA taldearekin hitzarmena sinatu da zaintza zerbitzua antolatzeko (943 116342)
ZAINTZA:
Goizeko zaintza: 7:30-9:00. Ikasturte osoan.
Kuota: 53,80 hilero €
Arratsaldeko zaintza: 14:30-16:30. Iraila eta ekaina.
Kuota:68€/hilean.
* Covid-19k sortutato alarma-egoeraren ondorioz, 2020/2021 ikasturerako zaintza zerbitzuak ezin izango du egun solteeko zerbitzua eskaini.
Tximeletatik bidali dizkiguten jarraibideak azaltzen dizkizuegu, ZEHATZ MEHATZ BETE DITZAZUEN:
- Etxetik, tenperatura hartuta etorri beharko da (37 gradu baino gehiagorekin ezin da eraman).
- Erabilera pertsonaleko gel hidroalkoholiko bat ekarriko du haur bakoitzak, begiralearen begiradapean emango duena.
- Ume orok une oro, eraman beharko du musukoa jantzita zaintzan dagoen bitartean.
- Norberaren erabilerarako entretenimendu bakar bat (ipuina, jostailua, margotzeko koadernoa…). Ezingo dio haur batek beste bati pasa.
- Erabilera komuneko material guztia, monitore arduradunak desinfektatuko du erabili aurretik eta ondoren.
| |
ESKOLA KIROLA |
|
|
|
|