PARTEKATUZ IKASI

 

 

 

 

 

 

PARTEKATUZ IKASI

 

Elizatxo ikastolako Haur Hezkuntzako hezitzaile taldeak Partekatuz ikasi formazio modalitatean izena eman zuen 2020-21 ikasturte honetan.

«Partekatuz ikasi» esperientziak irakasleak bikaintasunerako prestatzeko modu bat dira: ikastetxe batek laguntza eta orientabidea eska diezaioke ikastetxe tutore bati, bikaintzat jotzen diren eta eredugarriak diren praktika pedagogikoen berri izateko eta haiek gauzatzeko lehenengo pausoak emateko.

Elizatxo Ikastolako HHko hezitzaile taldeak, curriculum berrira egokitzeko egiten ari den ahaleginen barruan kakatu behar da propiektu honen nundik norakoa, izan ere, azken urte hauetan eraldaketa pedagogiko batean murgilduta gaude. Eraldaketa horretan pauso bat gehiago ematearren aukera desberdinen artean CEIP FÉLIX SAMANIEGO HLHI eskolak eskeintzen duen esperientzia aukeratu dugu, gure beharretara hauxe baita hobekien egokitzen dena. Esperientzia horren izena hauxe da, “Mugimendu Autonomoa eta Ekosistemen antolaketa Haur Hezkuntzan”. Samaniego izango da proiektuaren tutorea eta gu hartzaileak izango gara. Ikasturte osoko iraupena izango du eta 15 orduko tutoretza jasoko dugu, baina horren atzetik talde lana handia eta erabaki garrantzitsuak aurrikusten ditugu. Asko ikasiko dugu eta horren emaitzak gure eguneroko jardunean eragina izango duelakoan gaude.