Jangela zerbitzua
Jangela zerbitzua gurean Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Zuzeneko araudipean dago eta honakoak dira, besteak beste, arau nagusiak:
Janariaren hornitzailea AUSOLAGUN enpresa da.
JANGELA ARDURADUNA: jangela@elizatxo.eus
PREZIOAK
Hauek dira ikasturte honetarako Hezkuntza Sailak ezarritako prezioak:
o OHIKO BAZKALTIARRAK: Astean gutxienez lau egun egiten dituztenak: 4,60 €
o EZ OHIKOAK: Ikasturtean zehar egun soltetan, zein astero egun bat, bi edo hirutan geratzen dena: 5,20 €
o GARRAIO ESKUBIDEA DUTEN OHIKO BAZKALTIARRAK: 3,30€
JANGELAKO ANTOLAKETA
Ikasle kopurua kontutan hartuta bi txanda antolatu dira:
HH-KO ERAIKUNTZAKO JANGELA
1. txanda: 12:30-13:30 HH 2, 3, 4 urtekoak
2. txanda: 13:30-14:30 LH 1. maila
LH-KO ERAIKUNTZA JANGELA
1. txanda: 12:30-13:30 HH 5 urtekoak; LH 3, LH 4. mailak
2. txanda: 13:30-14:30 LH 2, LH 5 eta LH 6. mailak
1.- URTE OSOKO ORDAINSARIA
Aplikazioak URTE OSOKO ORDAINSARIA kalkulatuko du mahaikidearen izaeraren arabera (garraiatua, ez garraiatua, ez ohikoa), eta HAMAR HILABETETAN KOBRATZEKO KUOTA kalkulatuko du.
ERNE: IKASLE GUZTIEI, IRAILEAN EDO/ETA EKAINEAN GERATZEN EZ DIREN MAHAIKIDEEI ERE, 10 KUOTETAN KOBRATUKO ZAIE URTEKO KUOTAREN DAGOKIEN ZATIA, IRAILETIK EKAINERA.
2.- ITZULKETAK: Ikasturtean zehar izandako hutsen deskontuak ekaineko kuotan deskontutako dira.
KUOTA BATEN ITZULTZE PARTZIALA
Bakarrik honako kasuetan itzuliko da kuotaren erdia:
1.- Eskolak antolatutako jardueren ondorioz: egun osoko bidaia, egun batzuetarako irteera.
2.- Aste bete edo luzeago eta jarraiako hutsegiteetan, bazkaltiarrak egindako erreserbaren arabera eta gutxienez 24 ordu lehenago abisatuz.
3.- Jardunaldi jarraituko egunetan eguneko itzulketak egingo dira; aldez aurretik abisatuta.
3.- ABISUAK
- Egunen batean jangela ez bada erabili behar, jangelako arduradunari 24 ordu lehenago abisatu behar zaio eta alergiaren bat duten ikasleek 48 ordu lehenago. Abisatzeko bideak: idatzizko oharra emanaz, telefonoz edo e-maila bidez, beti 11:00k baino lehen.
- Ez da kuotarik kobratuko jantokia ixten denean, adibidez, langileek greba egiten dutenean.
| |
ESKOLA KIROLA |
|
|
|