SAN JOAN TXIKI 2022 ELIZATXON
UR-FESTA ELIZATXON
KULTURARTEKOTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA
LEOKA GURASO ELKARTEAK
IKASTETXEKO LIBURUTEGIA HORNITZEKO 118 LIBURU EROSI DITU.
IKASTETXEKO KIDE GUZTIEN PARTEZ.
ESKERRIK ASKO!
Eguraldi oso ona egiten duenez, LIBURUTEGI IBILTARIA
martxan jarri dugu GOZATU!
KORRIKA BADATOR !
Gure km-zenbakia 2511-1 da
Lekukoa hartzeko tokia: Izpizua/urbieta bidegurutzea (Guria)
Lekukoa hartzeko ordua (komeni da 15-20 minutu lehenago bertaratzea): 07:14
MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur, otsailak 4, kaldereroak ospatu ditugu eskolan.
HH 3-4-5 URTE
L.H. 1. ETA 2. MAILA
Gaur, Otsailak 4, Santa Ageda ospatu dugu eskolan.
LH 3. ETA 4. MAILA
LH 5. ETA 6. MAILA
AURREMATRIKULA 2022-2023
AURREMATRIKULAZIOA 2021/2022
-Aurrematrikula egiteko beharrezko dokumentazioa eskolako idazkaritzan aurkeztu.
-Epez kanpo ezin izango da aurrematrikularik egin
tl. 629 393238/943899195
DEIALDIA HEZKUNTZA SAILA
Garraiorako banakako esleipenak 20/21
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu berri da eskola-garraiorako banakako esleipenak 2021-2022 ikasturterako agindua. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 2an hasi eta 2022ko urtarrilaren 3an amaituko da.
Ondorengo lotura honetan duzue informazio guztia:
EUSKARAREN EGUNA
Gaur euskararen eguna ospatu dugu Elizatxo Ikastolan!!
JANGELAKO KONPROMEZUAK
Aurten Guztion artean jangelako konpromezuak landu eta adostu ditugu. Hau izan da prozesua:
Hitzaldia. Haurrak eta Internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua, txiki-txikitatik bakarrik moldatu arte.
Hamalau urtera arteko haurren gurasoentzako hitzaldia. Rakel Gamito Gomez adituak hitzaldia eskainiko du 18:00etan udaletxeko areto nagusian. Itzulpen zerbitzua egongo da.
Haurrek denbora asko ematen dute pantailaren aurrean. Zer egin dezake familiak erabilera-ohitura egokiak sustatzeko? Hitzaldi honetan gailu digitalen alderdi positiboak zein negatiboak zerrendatuko dira, online testuinguruetan haurrak zaintzeko estrategiak zehazteko.
• Teknologia erabiltzeko familiaren zaintza- zein bitartekaritza-estrategiak.
Plastikorik gabeko astea
“Plastikorik gabeko astea” ekimenean parte hartzen ari gara. Ekintza hau Hondakinak Murrizteko Europako Astearen (EWWR) barruan txertatuta dago eta azaroaren 22tik 26ra bitartean ospatuko da.
Eskolan, aste honetan zehar, sentsibilizazio kanpaina egiten ari gara: egunero jolas garai txanda bakoitzaren bukaeran, A30 batzordeko ikasleak eta ikasketa burua edukiontzi horiaren behaketa eta datu jasoketa egiten ari dira. Ondoren, jasotako datuak eta argazkiak txoko berdean jartzen dira. Horrela, ikasleek, zenbat hondakin sortzen den ikusteko aukera dute.
Hurrengo astean zehar, azaroaren 22tik 26ra bitartean, edukiontzi horiak itxiko dira eta hamaiketakoa egin eta gero, ikasleek sortzen duten ontzi arinen kopurua etxera bueltatuko da.
Zuen lankidetza eskatu nahi dizuegu sentsibilizazio kanpaina honetan parte har dezazuen, etxetik ahalik eta plastiko gutxien ekar dezaten eta, bide batez, etxeetan ere gaia lantzeko.
Ondorengo estekan, https://ewwr.eu/action-map/, gure ikastetxea azaltzen da Europako proiektuen mapan, proiektuko partehartzaile gisa.
ELKARBIZITZA. JANGELAKO KONPROMEZUAK LANTZEN
ELKARBIZITZA. JANGELAKO KONPROMEZUAK LANTZEN
ESKOLA KIROLA JARDUNALDIA (TRIATLOIA KIROLDEGIAN)
Asteburuari begira triatloia antolatu dugu. Jarraian zehazten dizkizuegu ordutegiak, beharrezko materiala eta benjamin zein alebinen ibilbideak.
NON:
KIROLDEGIKO SARRERAN GELDITUKO GARA BAKOITZARI DAGOKION ORDUAN.
EKARRI BEHARREKOA:
-BIZIKLETA (ez duenak begiraleari edota koordinatzaileari abixatu eta bertan utziko zaio).
-KASKOA (ezinbestekoa).
-BAINUJANTZIA (arroparen azpitik etxetik jantzita ekarri).
-KIROLEKO ARROPA EROSOA EDOTA ESKOLA KIROLEKO KAMISETA (bainujantziaren gainetik jarrita).
-IGERILEKUKO GAUZAK MOTXILA BATEAN (txankletak, txanoa, toalla eta aldatzeko arropa).
ESKOLAKO LIBURUTEGIA BERRIRO IREKI DA
ESKOLAKO LIBURUTEGIA BERRIRO IREKI DA
Irakasleok Disziplina+ ko formazioa jaso dugu



BEKAK 2021
Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 24tik irailaren 30era bitartekoa izango da, biak barne.
Hitzordua eskatzeko administrariarekin harremanetan jarri zaitezkete 943 557 224 telefonora deituz, 9:30etatik 13:30ak arte, edo e-mail bat bidali bere posta elektronikora: aka@elizatxo.eus
SAN JUAN TXIKI LH
SAN JUAN TXIKI HH
Bizitzaren zuhaitza: Josune Murua Agirreren omenez
EURONET 50/50 proiektua
Ikasturte honetan aurreko ikasturtean EURONET 50/50 proiektuaren bukatu gabeko jarduerak burutu ditugu. Jarraian aurkezpen bat daukazue egindakoa ikusteko.
EA30 Buletina eta Dekalogoa
Eskolako Agenda2030eko Udalforoa
Ikasleen arteko Udalforoa maiatzaren 26an ospatu genuen online. Ingurumen batzordeko bostgarren mailako bi ordezkari parte hartu zuten: Harane López de Luzuriaga eta Noa Sarriegui.
Elizatxoko Agenda2030eko aurkezpena
Hernaniko ikasleen arteko Udalforoa
KUTXA BIRA ELIZATXO!

KANTAGINTZA
KUTXA BIRA ELIZATXO HLHI
LIBURUAREN EGUNA (HH)
HH2A
HH2B
HH3A
HH3B
HH4A
HH4B
HH5A
HH5B
LIBURUAREN EGUNA (LH)
LH1A
LH1B
LH2A
LH2B
LH3A
LH3B
LH4A
LH4B
LH4D
LH5
LH6A
LH6B
OPORRAK FAMILIAN ETA EUSKARAZ
Dobera Euskara Elkarteak oporretan hainbat tailer antolatu dituzte. Ekimenetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da!
GAZTETXO ALDIZKARIA 70
BASOAREN ASTEA
Eskola agenda 30eko aurtengo gaia, Garapen Iraunkorreko 15. Helburuari loturikoa da, “Lehorreko ekosistemak: basoa” izenekoa. Horregatik, aurten bereziki Martxoaren 21ean izango den Basoen Nazioarteko Eguna gogoratu nahi dugu. Martxoaren 15etik 18ra bitartean Gipuzkoako 50 eskola baino gehiagok "Basoaren astea" egingo dute zuhaitz ale batzuk landatuz. Bertan, “Basoak ernatzen” proiektua sartuta dago eta Elizatxo ikastolak parte hartu du, basoaren garrantzia eskola komunitatera zabaldu nahian.
«Basoak ernatzen» proiektua
Elizatxo ikastolako LH5.mailako ikasleek “Basoak ernatzen” proiektuan parte hartu dute. Udazkenean beren herrian jasotako ezkurretatik haritz landareak hazi dituzte.
Haritz-landareak oraindik txikiak direnez, Arizmendiara eraman dira bertan hazteko eta datorren ikasturtean, udaberrian, beraiek hazitako zuhaixkak koskortuak daudenean, landatzeko aukera izango dute.
8M

GORPUTZALDIAK
Dantza eta hezkuntzaren arteko proiektu bat da.
Helburu nagusia zeharkako konpetentziak lantzea da, gorputza eta mugimenduaren bitartez. Horretarako, Dantzatik eskuratutako tresna pedagogiko berriak eskaintzen du.
Gure Planteamendua mugimendua ikasteko bitarteko naturala da eta gorputza ezagutza iturri eta bidea.
9 Unitate didaktiko proposatzen dira. Unitate hauek gaitasun sozio-afektiboetan oinarrituak daude eta unitate bakoitza gai konkretu bat jorratzen du.
ENPATIA, KONFIANTZA, INTEGRAZIOA, ASERTIBITATEA, AUTOKONTZIENTZIA, ZENTUMEN-PERTZEPZIOA, ELKARRERAGINA, ATENTZIOA ETA EMOZIOAK.
ELKAR ZAINDU GAITEZEN

INAUTERIAK 2021
KALDEREROAK

SANTA AGEDA

MATRIKULA 2021/2022
AURREMATRIKULAZIOA 2021/2022
-Aurrematrikula egiteko beharrezko dokumentazioa eskolako idazkaritzan aurkeztu.
-Epez kanpo ezin izango da aurrematrikularik egin
tl. 629 393238
Eskola Kirolaren oharra
Mila esker eta ondo izan!
Jon Garcia Beristain / Elizatxoko Eskola Kiroleko koordinatzailea
Garraiorako banakako esleipenak 20/21
Ikasleak eskolara garraiatzeko banakako esleipenen deialdia, 2020-2021 ikasturterako, abenduaren 28an argitaratu zen.
Ondorengo lotura honetan duzue informazio guztia:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/transp-escolar/web01-tramite/eu/
Josune Murua Agirre
Urtea zu gabe hasi arren, aurrera egiteko zure indarra eta kemena izango ditugu lagun.
Eskerrik asko zure lanagatik,
ELIZATXO IKASTOLA HLHI
ONDO PASA OPORRAK!
URTE BERRIRA ARTE!
EURONET 50/50
Aurreko ikasturtean, CV19 dela eta, amaitu gabe gelditu zitzaizkigun hainbat zeregin martxan jarri ditugu hiruhilabete honeta eta hona hemen, buletina egindako ekintzen laburpenarekin. Jarrai dezagun energ
Jarrai dezagun energia aurrezten eta gure planeta zaintzen!!!
PROIEKTUAREN 3. BULETIN ELETRONIKOA
Eskola Agenda 21en Osoko Bilkura telematikoa
2019-2020 Ikasturtean, Hernaniko Haur Hezkun-tza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Gizarte Berrikuntzako ikastetxeak, Eskolako Agenda 21 programari jarraipena eman diote.
Ikasturte horretan, batez ere energia, mugikortasuna, hondakinak eta kontsumoa gaiak landu ziren. «Baina aurtengoa berezia suertatu zaigu, Covid-19a dela eta. Lehenengo bi hiruhilekoak normaltasunez joan ziren, baina hirugarrena ezin izan zen presentzialki burutu. Hala ere, proiektua era egokian garatu dela esan genezake», diote arduradunek.
Dena den, Eskolako Agenda 21en Osoko Bilkura ezin izan zen egin ikasturtearen amaieran, baina atzerapen txiki batekin eta egungo baliabide teknikoak erabiliz, azteazkenean, abenduak 16, Eskola Agenda 21en Osoko Bilkura telematikoa egiteko aukera izan zen.
Nahia Goikoetxea "Kromiki" lehiaketaren irabazlea!
Aurten Kronikak antolatutako “Kromiki” lehiaketan parte hartu dute Elizatxo ikastolako LH4, LH5 eta LH6-ko ikasleek.
LH6A-ko ikaslea den Nahia Goikoetxea izan da irabazlea. Ondorengo estekan Kronikan ateratako albistea ikusteko aukera duzue:
ZORIONAK NAHIA!
OGGetako kideak berritzeko hauteskunde-prozesua
OGG EGUTEGIA
Eskola Publikoetako Ordezkaritza Organo Gorenetako (OOG) kideak berritzeko hauteskunde-prozesua martxan jarri da.
Ordezkaritza Organo Gorena eskolako ordezkaritza organo nagusia da. Bertan eskola komunitateko sektore guztiek parte hartzen dute: familiak, irakasleak, langile ez-irakasleak eta Udala. Sektore guztien ordezkaritza ezinbestekoa denez, prozesu honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Hautagaiak aurkezteko mezu bat bidali behar da zuzendaria@elizatxo.eus helbidera, izen-abizenak adieraziz.
Hautagaitza aurkezteko epea urriaren 30etik azaroaren 12ra izango da.
Prozesuaren inguruko informazio guztia hemen daukazue.
ESKOLAKO AGENDA 2030

Abiatu berri dugun 2020-2021 ikasturtean, orain arte ezaguna genuen Eskolako Agenda 21 programa Eskolako Agenda 2030ean bihurtu da. Agenda berri hau, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdek, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko.
BEKAK 2020
Eskabideak aurkezteko epea urriaren 9tik azaroaren 9ra bitartekoa izango da, biak barne. Ordua eskatzeko administrariarekin jarri zaitezkete harremanetan 943557224 telefonora deituz, 9:15etik 12:30ak arte eta 14:40tik 16:15era bitartera edo e-maila bat bidaltzen bere posta elektronikora: aka@elizatxo.eus
IRAILA 20-21 IKASTURTE HASIERA
2020-21 IKASTURTERAKO INFORMAZIOA
Agenda 21 buletina
PATIOA: DENONA ETA DENONTZAT
jolastokia ikasleak jangela ordua
erabakiak hartzea tratu onak
espazioren berrantolaketa rolak
ahalduntzea hezkidetza patioa
irakasleen formazioa hezitzaileak
denona eta denontzat parte
hartzea familiak aniztasuna ilusioa
EURONET
Kaixo denei:
Hementxe bidaltzen dizuegu egindako galdetegi energetikoaren emaitzak.
Bertan, jaso ditugun erantzunak islatu ditugu.
Eskerrik asko zuen partaidetzagatik.
Udaleku ibiltaria
EURONET 50-50 2. BULETINA
"Bitartean, Etxetik Ikasten"
Jaurlaritzak eta EiTBk bultzatutako saio berria, ETB3n 09:00etatik 12:00etara egunero.
Irakaskuntza indartzeko hezkuntza saioa astelehenean hasiko da eta, bereziki, etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleei zuzendua egongo da.
Covid - jangela
ESKOLA KIROLA
Aldundiak plazaratutako gutuna kontutan hartuz, Hernani eta Astigarragako eskolek bat egiten dugu hartutako erabakiarekin. COVID-‐19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako eraginaren aurrean, zirkular honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-‐jarduera guztiak geldirik egongo direla. Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoak 13tik aurrera, alegia.
Ondorioz, eskola-‐kiroleko entrenamendu zein jardunaldiak ez dira burutuko data tarte horretan.
CORONAVIRUS
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ikastetxe guztien itxiera agindu du.
Jarraian duzue jaso dugun gutuna
INAUTERIAK 2020
AZERI DANTZA 2020
AHOLKUEN GIDA ESKOLA ADINEAN ELIKADURA OSASUNGARRIA EDUKITZEKO
OSASUN SAILAK honen inguruan bidalitako informazioa.
ZUHAITZ EGUNA
PATIOA: DENONA ETA DENONTZAT
PATIOA: DENONA ETA DENONTZAT
2019-2020 ikasturtea
Dakizuenez, ikasturte haserako gela bileretan azaldu zen bezala,
PATIOA: DENONA ETA DENONTZAT proiektua une honetan , bete betean daukagu esku artean.
SANTA AGEDA 2020
KALDEREROAK 2020
MATRIKULA 2020-21
Aurre-matrikula garaia: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra
Bilera informatiboa: urtarrilak 28, asteartea, 17:00etan.
Bulegoko ordutegia: Astelehenetik ostiralera:
- 9:00etatik 12:30etara
- 14:30etatik 16:30etara.
Aldez aurretik hitzordua hartzeko 943557224 telefonora deitu edo eskolara etorri
ZER EKARRI BEHAR DA AURREMATRIKULA EGITEKO?
- Familia liburuaren fotokopia.
- Bi gurasoen edo lege-tutoreen NAN edo NIEren fotokopiak.
- Bizileku familiarraren ziurtagiria (familia osoarena).
Informazio gehiago, hemen
EUSKARA EGUNA 2019
EURONET 50-50 1. BULETINA
NEGUKO AZOKA
- Abenduaren 20an, ikasle eta irakasleek azoka antolatuko dute.
- Egun horretan baserritarrez jantzita etorriko gara.
- Guraso elkarteko kideak ogitartekoen prestaketaz arduratuko dira;
11:30ean gurasoentzat txistorra salmenta eta azoka ikusteko aukera izango da.
- Oporrak ikasle guztiek 12:30ean hartuko dituzte.
- Jangela zerbitzua 14:30ak arte izango da.
FESTA ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!
EUSKARAREN EGUNA
EURONET HITZARMENA
Elizatxo, Urumea eta Txirrita Ikastolek, bat egin dute energia aurrezteko Euronet 50/50 programarekin; eta urriaren 8an, asteartea, Elizatxo Ikastolak Udalarekin sinatu zuen hitzarmena.
Horretarako, ikastoletara bisita egin zuten udal ordezkariek, alkatea buru. Europar Batasuneko ekimena da, eta horren helburua da eraikin publikoetan energia aurreztea.
Programa honetan parte hartzeko ardura hartu zuen aurreneko ikastetxea Elizatxo Ikastola izan zen, pasa den urtean; eta aurten Urumea eta Txirrita gehitu zaizkio. Kontsumo arduratsu bat egiteko, bi elementu baliatzen ditu: Ingurumena zaintzearen beharrarekiko sentsibilizazioa, eta pizgarri ekonomikoak.
Energia aurrezteko plangintza batekin egiten da hori, eta irakasleen zein ikasleen inplikazio eta konpromisoarekin.
BIKAINTASUNERANTZ
EURONET FESTA 2019
JAIALDIA 2019
AGENDA 21 XV. URTEURRENA
JAIALDIA
KAIXO FAMILIA, GURASO, AITON -AMONAK, LAGUNAK, SENIDE.
ESKERRIK ASKO DENEI EKAINAREN 8an OSPATUTAKO FESTAN PARTE HARTZEAGATIK.
EMOZIOAK LANTZEN JARRAITU.