IKT

INFORMAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIORAKO TEKNOLOGI BERRIAK

ZER DIRA IKT-ak?

Elizatxo ikastola aintzindaria izan da Euskal Herriko ikastetxeen artean informatika arloan, PREMIA proiektuan sartu baitzen zentro piloto bezala beste ikastetxe batzuekin batera. Gaur egun ikastolak izugarrizko ahalegina egiten jarraitzen du arlo hau gure ikastolan ongi jorratzeko eta emaitzak aurrean ditugu: geletako programazioa, irakasleen formakuntza, eskola 2.0, proiektu telematikoak, blogak, web orria...

ZEINTZUK DIRA IKT-en INGURUAN IKASTOLAK DITUEN HELBURUAK?

  • Informazioa tratatzeko konpetentzia eta konpetentzia digitala lortu, informazioa bilatuz, prozesatuz, zabalduz eta jakintza bihurtuz.
  • Txikitatik bultzatu nahi dugu konpetentzia digitala pertsona autonomoak, eraginkorrak eta arduratsuak bilakatzeko.

 

GURASOOK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN?

  • Ikasleek, etxean ere, ordenagailua modu arduratsu batean erabili dezaten bultzatu.
  • Horretarako, beharrezkoak diren neurriak eta arauak jartzea eta errespetatzea ezinbestekoa ikusten dugu.

 

 

IKT HELDUTASUN MAILA

 

OINARRIZKO MAILA

MAILA ERTAINA

MAILA ERTAINA IKASTETXEA