IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
ZER DA IKASKUNTZA KOOPERATIBOA?
Partaide guztien bidezko partehartzea eta interakzioa bultzatzen dituen talde lanean oinarritutako lan egiteko modu bat da ikaskuntza kooperatiboa.
ZEINTZUK DIRA IKASKUNTZA KOOPERATIBOAREN HELBURUAK?
- Ikasteko Kooperatu eta Kooperatzen Ikasi (IK/KI) proposamen metodologikoa indarrean jarri.
- Parte hartzen duten ikasle guztien emaitzak hobetu (lantzen den arloan).
- Ikastalde inklusiboak lortu.
- Ikasleen arreta indibiduala hobetu eta horrekin batera, ikasle bakoitzaren autonomia garatu tresna kooperatiboen bidez.
- Oinarrizko gaitasunak lantzeko proposamen metodologiko bat frogatu eta ebaluatu.
- Irakaskuntza indibidualista aldatzen hasi.
- Irakasleengan hausnarketa metodologikoa eragin.
- Gaitasun horiek ebaluatzeko irizpideak eta adierazleak adostu.
- Ikasleen autoebaluazioa eta koebaluazioa sustatu eta antolatu.
- Berriztatze ekintzak baloratzea irakasleen artean.
- Elkarbizitza hobetzea (kooperazioaz elkarbizitza lantzen da).
IKASTOLAN EGITEN DIRENAK
- Lehenengo fasean, irailan eta urrian zehar, 22 irakaslek formazio modulua jaso dute gaia ezagutzeko eta sentsibilizatzeko.
- Bigarren fasean, lehen hiruhilekoan, ikasleek lan kooperatiboari ez diote hasieratik helduko, aurretik beste egitekoak jotzen baitira ezinbesteko: talde kontzientzia sortzea, elkar ezagutza eta harreman onak bideratzeko dinamikak, kontsentsua eta elkarrizketa erabakiak hartzeko , talde-lanaren alde on guztiez jabetzea etab. Horretarako dinamika multzo zabala proposatzen da gelan aplikatzeko eta ebaluatzeko.
- Hirugarren fasean, bigarren hiruhilekoan, lan kooperatiboaren egitura sinpleak garatuko dira, edukiak barne. Horretarako, prozedura zehatzak eskeiniko dira ikasgelan aplikatzeko. Era berean, talde heterogeneoak eratzeko moduak eta argibideak eskainiko dira.
- Laugarren fasean, ikasturtearen bukaeran, lan kooperatiboa eduki moduan landuko da: taldeen antolamendua, taldearen koadernoa, talde lana eta plana, egitekoen banaketa eta txandaketa, funtzionamendu arauak, karguak, etab.
| |
ESKOLA KIROLA |
|
|
|
|