HNP

 

 

 

 

ZER DA NORMALKUNTZA PLANA?

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PLANGINTZA (HNP), ikastetxe mailan hizkuntz normalkuntza ahalbideratzeko plana. Horretarako ikastetxean euskarak duen errealitatea aztertzetik abiatu eta, horretan oinarrituz hurrengo urterako norabide eta helburuak finkatzea da gure lana. Urte batzuk daramazkigu ikastolako langile nahiz gurasoak kontutan hartzen dituen plangintza honen inguruan lanean eta aurrera jarraizeko asmotan gaude gerora ere.

 

ZEINTZUK DIRA HNPk DITUEN  HELBURUAK?

Euskeraren erabilera sustatzeko helburuarekin, eskolako kide guztiak hartzen dira kontuan: ikasle, irakasle, guraso eta ez irakasleak (jangelako begiraleak, kirol monitoreak....)

 

GURASOAK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN?

  • Euskaraz egin bikotearekin.
  • Seme-alabekin euskaraz hitzegin BETI.Ahal dela, senitartekoan eta zaintzaileen arloa ere zaindu.
  • Euskara etxetik jaso eta eskolan lantzeko aukerik izan ez baduzu, hitz egin lasai zeure etxeko euskaran, hortxe sentitzen zara-eta seguruen.
  • Seme-alaben euskeraz kanpoko ekintzak euskaraz izan daitezen arduratu (aisialdia, ipuinak, jokoak, filmak...) eta ahal den neurrian, beraiekin parte hartu ekintzetan.
  • Euskaraz egizu euskaraz ulertzen duten gainerako gurasoekin, nahiz eta oraindik hauek ez izan zurekin euskaraz egiteko gaitasun nahikorik. Haiei laguntzeko modurik egokiena izan daiteke.
  • Bikote mistoetan: guraso euskaldunak erabil dezala euskera etxean seme-alabekin. Bestalde, guraso erdaldunak gaztelania erabiliko du. 
  • Ezin dugu ahaztu bi hizkuntzen egoera ez dela simetrikoa, eta beraz, haurra benetan elebiduna izan dadin, ahalegin handiagoa egin beharko dugula haurrak, familiaz gain, euskara erabiltzeko esparru gehiao izan ditzan: eskolaz kanpoko ekintzak (aisialdia, lagunartea, telebista, filmak...)
  • Horrekin batera, komeni da guraso erdaldunak ere euskara ikastea. Egunero erabiltzen diren hainbat esaldi ikasiz, adibidez: Egun on! Zer moduz?
 
IKASTOLAN EGITEN DIRENAK
 
  • Kantagintza, zinema euskeraz (TINKO), bertsolaritza, DOBERA taldekoekin egiten den "Jolas eta Solas" egitasmoa, "Hala bazan" egitasmoa, "Hamaika batuaz" egitasmoa, "Gure artean euskaraz" egitasmoa, kirola euskaraz(saski baloi txapelketa...)

 

  • Euskal kulturarekin lotuta dauden jaialdiak: Olentzero, Sta Ageda, Azeri dantza....(Argazkiak atala ikusi)
  • EUSKERA EGUNA WEB ORRIAN
  • KORRIKA
  • KIROLA EUSKERAZ.
 
HELBIDE INTERESGARRIAK