LEOKA Guraso Elkartea (IGE)

 

ZER DA LEOKA GURASO ELKARTEA?

 

*Aurten, Codiv-19k sortutako alarma-egoeraren ondorioz, 2020/2021 ikasturterako ezin izan ditugu ekintzak aurrera eraman.

 

Elizatxo Ikastolako Leoka Guraso Elkartea, ikastetxeko gurasoek osatzen dute eta ikasleentzako eta beraien gurasoentzat eskolaz kanpoko kirol eta kultur ekintzaz prestatzeaz gain, ikastolako kudeaketan laguntzea da elkartearen funtzio nagusienetako bat.

 

Ikasleen kuoten 1/3arekin elkarte honek hainbat jarduera antolatzen du ikasturtean zehar:

    Eskola kirola: kirol arduraduna, begiraleak, jantziak eta materialak.
    Ikastaroak.
    Hitzaldiak.
    Inauterietako konparsa.
    Irteerak.
    Ikasturte bukaerako jaialdia.

 

Eskolaz kanpoko jarduerak eta zaintza zerbitzuak antolatzeko, TXIMELETA Taldearekin hitzarmena sinatu da eta aurten hauek antolatu dira:

  •   Antzerkia:

            LH 1.maila. Astelehen eguerdian.

            LH 3 eta LH5 mailak. Ostiral eguerdian.

            LH 4 eta LH6 mailak. Asteazken eguerdian.

  •  Funky, Zumba eta Hip Hop:

           LH 1.maila.Ostegun eguerdian.

  •  Robotika:

         LH 4, 5 eta 6. mailak. Astelehen eguerdian.