EURONET 50/50

 

 

 

 

 

 

Proiektu honek energia kontsumo arduratsua sustatzea du helburu. Gure Ikastolan metodologia hau aplikatuz, energia kontsumo arduratsua sustatu nahi dugu, ohitura egokiak hartuz eta energia kudeaketa hobetuz.

 

Zertan datza Proiektua?

Proiektua Udala eta Elizatxo Ikastolaren artean sinatzen den konpromiso batean oinarritzen da, non Udalak hitz ematen duen ikastetxeak aurreztutako energiarekin lorturiko aurrezte ekonomikoaren %50a berari itzuliko diola, eta Elizatxo ikastolak, aldiz, jarduera egoki batzuk aplikatu eta proiektuaren buru jardungo duela aitortzen duen.

Demagun 1.000 euro aurreztu ditugula. Hala bada, Udalak 500 euro emango dizkigu. Ikasle eta irakasleok, guztiok batera, diru kopuru hori zertan gastatu erabakiko dugu.

Horretarako, ikasturte osoan zehar urrats batzuk emango ditugu. Lehenik eta behin energia kontsumoa aztertu eta gutxitzeko aukerak proposatuko ditugu. Horietatik abiatuta ekintza zehatzak jasoko dituen plana osastuko dugu. Lan horiek guztiak sentsibilizazio jarduerekin batera ezarriko dira, eta kurtso amaieran energia kontsumoa zenbatean murriztea lortu dugun neurtuko dugu.

 

Nork hartuko du parte?

Proiektua aurrera eramateko eta berau bultzatzeko Energia Talde bat osatuko da ondorengo pertsonez osatuta: Ingurumen Batzordeko ikasleak, ESkola Agenda 21eko Koordinatzailea, Ikastolako Zuzendaria eta Udaleko Energia Teknikaria gehi Eraikinen Mantenuaren Arduraduna.Hala ere, ikastetxe osoaren Proiektua izango da eta guztion inplikazioa ezinbestekoa da. Maila guztietan gaia lantzeaz gain, irakasle eta eskola komunitate osoa gure ohiturak hobetzen saiatuko gara.

Hori dela eta, zuei ere animatzen zaituztegu etxeetan gaiari heltzera, ohitura aldaketa txikiekin gauzak aldatu daitezkeelako.

 

Proiektu honen  sentsibilizazio fasean bideo hau prestatu egin zen. 

Zuen gustukoa izatea espero dugu.

 

 

JANGELA

 

BLOGAK

ESKOLA KIROLA

 

ARGAZKI-BIDEO

 

 

IKASGUNEA

 

 

HEZKUNTZA.NET

 

 

HERNANIKO UDALA

KRONIKA