JANGELA ARAUAK
JANGELA ARDURADUNA: jangela@elizatxo.eus
- Haur Hezkuntzako haurrek, aldatzeko arropa ekarri behar dute, jangela edo patio garaian zikindu edo bustitzen badira aldatu ahal izateko.
- Jangelako garaian ikasleren batekin arazorik balego (ez duelako ondo jaten edota portaera desegokia agertzen duelako) zaintzaileak jangelako arduradunari eta tutoreari jakinaraziko die eta, behar izanez gero, gurasoekin bilduko dira.
- Jangelari buruzko edozein argibide nahi izanez gero tutorearengana edo jangelako arduradunarengana (bulegora) jo daiteke.
- Hiruhileko hasieratan bazkari zerrenda bidaliko zaizue,ikasleek behar duten elikadura etxean osa dezazuen. Orokorrean azaltzen den bazkaria emango zaie. Gerta daiteke, egunen batean aldaketarik izatea.
- Haur Hezkuntzako ikasleek jangelan bakarrik erabiltzeko amantala ekarri beharko dute. Amantal hau ostiralero etxera eramango dute garbitu ahal izateko.
- Gogorazten dizuegu jangelako bazkalkideak 12:30etatik 14:30ak arte begiraleen ardurapean daudela eta hauen aginteak bete behar dituztela.
- Jangelako orduetan, salbuespenik ez bada, haurrek ezin dute eskola esparrutik atera. Atera behar dutenek gurasoen baimena sinaturik aurkeztu beharko dute.
- Musika-eskolara joaten diren ikasleek joan-etorria gurasoen ardurapean egingo dute.
- Patioko ateak itxiak egongo dira jangela erabiltzen ez dutenentzako 12:30 etatik 14:20ak arte.
- Seme-alabek osasun arazorik (alergia, dieta bereziak...) balute, familiak jakinaraziko du eta mediku ziurtagiria aurkeztuko du, enpresari menu berezia eskatzeko.
- Kobrantza hilaren 4ean bidaliko da. Aurrerago jangela ordainduta ez badago, idatziz edo telefono bidez familiari jakinaraziko zaio eta nola ordaindu adostuko da. Hau gertatuko ez balitz, bi hilabeteko epean baja emango zaio jangelan.
- Hurrengo ikasturetan matrikulatu ahal izateko, aurreko ikasturteko kuota osoak ordainduta egon behar dute.
- Bazkaria, postrea barne, jangela bertan bukatu behar da. Ezin da, inolaz ere janaria patiora atera.
- Materialaren erabilera desegokia dela medio, puskatu edo ondatuko balitz, egin duenak ordaindu beharko du.
- Jangelako kuotak ez dira bueltatuko.
- Ohiko bazkaltiarrek, irailan eta ekainean, bazkaldutako egunak soilik ordainduko dituzte.
- Hezkuntza Sailak emandako aholkuak direla eta, ezin diegu ikasleei botikarik eman, aurretik medikuaren agindua ekartzen ez bada, dosia eta maiztasuna agertzen delarik.
- %50 itzuliko da honako kasuetan:
- Ikastolako irteeretan.
- Jankidea ez bada jangelara astean gelditzen den kopuru haina etortzen, aldez aurretik abisua pasa bada.
- Jangela hainbat arrazoiengatik ixten bada, egunaren % 100 itzuliko da.
- Gertakari desberdinengatik egingo diren itzulketak ekaineko kuotan egingo dira.
| |
ESKOLA KIROLA |
|
|
|
|