AGENDA 21

 

Beste ikastetxe batzuekin batera Elizatxo Ikastolak 2004ean sinatu zuen Eskola Agenda 21 proiektua aurrera eramateko konpromisoa.

Aurtengoan,  hamabosgarren helburua izango dugu abiapuntua: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Oso helburu zabala da: “Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa gelditzea eta lehengoratzea, eta biodibertsitatearen galera gelditzea”. Oraingoan, zehazki,  BASOEN inguruan arituko gara.

ZER DA ESKOLA AGENDA 21?

Gure herriek (Euskadin 99 herri) eta gure Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeek (Euskadin 341 ikastetxe) jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramaten dugu herrian eta ikastetxean. Beraz, Eskolako Agenda 21, guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta herriaren ingurumen eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza plana da.

 

ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK?

  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar parte-hartzaileak izaten ohitu.
  • Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta aukerak adostu eta martxan jarri.
  • Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

 

GURASOAK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN?

Eskolako Agenda 21ean lantzen ari diren gaiak familian landu. Familiaren eragina eskolarena baino handiagoa da ikasleen lorpenetan: bikoitza adituen esanetan.

  • Etxeko lanak eta erantzukizunak aita-amen partekatu, portaera eredugarri bezala.
  • Inbaditzen gaituen publizitatearekiko jarrera kritikoa hartu.
  • Modu arduratsuan kontsumitu.
  • Baliabideak aurreztu, hondakinak murriztu, berrerabiliz, birziklatuz.
  • Natura eta ingurumena zaindu eta errespetatu.